EIBAR SPORT SOLUTIONS SLk, IFK B71541015 duena, aurrerantzean Fitplace, bere kirol- eta aisialdi-instalazioak jartzen ditu bere Bazkideen eskura. Fitplace izango da instalazioen funtzionamenduaren arduraduna, baldintza hauen arabera; beharrezkoa izanez gero, baldintza horiek edozein unetan aldatu ahal izango dira.
LEHENENGOA. BAZKIDE IZAERA, IZEN-EMATEA ETA SARBIDE-GAILUA
1. Fitplaceko bazkide izaera izen-emate honen bidez eta bertan adierazitako zenbatekoa ordainduta eskuratzen da. Izen-emateak Fitplacek ezarritako erabilera-arauak eta -erregelamenduak onartzea dakar.
2. Hasierako zenbatekoa —lehen kuota, matrikula, sarbide-gailua eta istripu-asegurua— alta emateko unean ordaindu beharko da, online altaren bidez, izen-ematean banku-txartela emanez. Online alta kirol-zentroko harreran bertan egin daiteke, edo kirol-zentrotik kanpo, internetera konektatutako edozein gailutatik. Gainerako kuotetarako, bazkideak lehen ordainketa egiteko erabilitako txartel bera izendatzen du ordainagiriak helbideratzeko.
3. Matrikularen ordainketa behin bakarrik egingo da bazkideak alta egoeran jarraitzen duen bitartean, eta 5€-ko kostua izango du, Fitplacek doan eskaintzea erabakitzen duen kasuetan izan ezik. Baja eman eta gero berriro alta emanez gero, bazkideak matrikula berri bat ordaindu beharko du.
4. Sarbide-gailuak 5€-ko kostua izango du pertsona eta izen-emate bakoitzeko, Fitplacek doan eskaintzea erabakitzen duen kasuetan izan ezik. Gailua galtzeagatik edo hondatzeagatik bikoiztu bat jaulki behar izanez gero, bazkideak 5€ ordaindu beharko ditu hura ordezteko.
5.Istripu-aseguruak urteko 10€-ko kostua izango du. Aseguru horrek urtebeteko iraupena izango du. Epe hori amaitutakoan, automatikoki berrituko da zenbateko eta iraupen berarekin, betiere bazkideak bazkide izaerari eusten badio eta “Permanencia” egoeran ez badago —eszedentzia—. Kasu horretan, bazkidea kirol-zentrora bere ohiko kuotarekin berriro itzultzen denean berrituko da. Istripu-aseguru honek instalazioetan kirola egitean gerta daitezkeen istripuen ondoriozko gastu medikoak estaltzen ditu, betiere istripu horiek bazkidearen erantzukizun esklusibokoak badira. Istripu-aseguruak ez ditu estaliko ekipamenduaren akatsek, instalazioetako gabeziek edo zentroari egotz dakizkiokeen beste edozein inguruabarrek eragindako gorabeherak edo kalteak. Kasu horietan, kirol-zentroak Erantzukizun Zibileko Asegurua du, eta aseguru horrek bere gain hartuko ditu eragindako gastu medikoak eta kalteak, baldin eta erantzukizuna kirol-zentroari dagokiola frogatzen bada. Bazkideak baja emanez gero, zentroak bazkideak kontratatutako asegurua baja emango du, gozatu gabeko aldiari dagokion zenbatekoa itzultzeko aukerarik gabe. Ondoren berriro alta ematea erabakiz gero, bazkideak istripu-aseguruaren zenbateko osoa berriro ordaindu beharko du.
AUKERATUTAKO KUOTA: FLEX KUOTA | 4 ASTEAN BEHINGO BERRITZEA
6. 4 astean behin berritzen diren FLEX kuotetan, kontratua automatikoki berrituko da 4 astean behin, izen-ematearen egunetik zenbatzen hasita.
7. Ordainagiri errepikariak lehen ordainketa egiteko erabilitako banku-txartelera kargatuko dira, lehen ordainketa edo aurreko ordainketa egin eta 4 astera.
8. Ikusi baja emateko baldintzak kontratu honetako SEIGARREN klausulan.
AUKERATUTAKO KUOTA: PRO KUOTA | 12 ASTEAN BEHINGO BERRITZEA
9. 12 stean behin berritzen diren PRO kuotetan, kontratua automatikoki berrituko da 12 astean behin, izen-ematearen egunetik zenbatzen hasita.
10.Kontratuak 12 asteko iraupena izango du eta 3 alditan banatuko da. Aldi bakoitzak 4 asteko iraupena izango du.
11.Ordainagiri errepikariak lehen ordainketa egiteko erabilitako banku-txartelera kargatuko dira, lehen ordainketa edo aurreko ordainketa egin eta 4 astera.
12.Ikusi baja emateko baldintzak kontratu honetako SEIGARREN klausulan.
AUKERATUTAKO KUOTA: PRO KUOTA | 52 ASTEAN BEHINGO BERRITZEA
13.52 astean behin berritzen diren PRO kuotetan, kontratua automatikoki berrituko da 52 astean behin, izen-ematearen egunetik zenbatzen hasita.
14. Kontratuak 52 asteko iraupena izango du eta 13 alditan banatuko da. Aldi bakoitzak 4 asteko iraupena izango du.
15. Ordainagiri errepikariak lehen ordainketa egiteko erabilitako banku-txartelera kargatuko dira, lehen ordainketa edo aurreko ordainketa egin eta 4 astera.
16. Ikusi baja emateko baldintzak kontratu honetako SEIGARREN klausulan.
17. Dokumentu hau sinatuta, bazkideak onartzen du alta emateko unean emandako banku-txartelera ordainagiri errepikariak kargatzea, hala eskatzen duten tarifetan, kirol-zentroko baja sinatu arte. Baja sinatu ez den bitartean, bazkideak alta egoeran jarraituko du, eta aurretik kontratatutako tarifari dagozkion kuotak alta emateko unean emandako banku-txartelera kargatzen jarraituko dira.
18. Akats baten ondoriozko kobrantza izan ezean, ez da ordainagiria itzultzeko aukerarik izango.
19. Sarbide-gailuaren erabilera pertsonala eta besterenezina da. Bazkide izaera ere pertsonala eta besterenezina da. Sarbide-gailua modu desegokian erabiltzeagatik, doloz, zabarkeriaz edo berankortasunez, sor daitekeen edozein kalte edo galera bazkide arau-hauslearen erantzukizun esklusiboa izango da. Sarbide-gailua titularra ez den beste edozein pertsonari lagaz gero, edo bazkidea ez den beste pertsona bati instalazioetara sartzen uzten bazaio, bazkide izaera galduko da eta bazkideari 100€-ko zehapena ezarriko zaio. Sarbide-gailua galtzen bada, berehala jakinarazi beharko zaio Fitplaceri.
20. Adingabeek izena eman eta instalazioak erabili ahal izango dituzte, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte: izen-emate eskaera eta baldintza hauek aitak, amak edo legezko tutoreak sinatuta egon beharko dira. Dokumentu hau sinatuta, aita, ama edo legezko tutore gisa sinatzen duen pertsonak bere gain hartzen du adingabeak Fitplaceren instalazioetan egiten dituen ekintza guztien erantzukizuna, eta adierazten du adingabeak kirola egiteko beharrezko baldintza fisikoak betetzen dituela. Era berean, Fitplace erabat eta berariaz salbuesten du inguruabar horren ondorioz gerta daitekeen edozein ezusteko, gorabehera, zailtasun, arazo, lesio edo istripuren erantzukizunetik.
21. Sarbide-giltzak ez du sarrera ahalbidetuko aipatutako baldintzetako edozein betetzen ez bada.
22. Bazkideak instalazioen erabilera orokorrerako eskubidea izango du. Fitplaceko sarbide-gailuarekin, Bazkideak Fitplaceko zentro guztietara sartzeko aukera izango du, bere tarifaren baldintzen arabera.
BIGARRENA. KUOTEN KONTRATAZIO-MODALITATEAK, MATRIKULA ETA ORDAINKETA-BALDINTZAK
1. Bazkideak aldizka ordaindu beharreko zenbatekoa kontratatuta duen kuotaren eta aukeratutako berritze-motaren araberakoa izango da. Zenbateko hori lehen ordainketa edo aurreko ordainketa egin eta 4 astera kargatuko da.
2.Enpresak prezioak berrikusteko eskubidea izango du, igoera edo jaitsiera horien berri emanez zentroan ikusgai jarriko diren tarifa berrien argitalpenaren bidez, bai eta salmenta-eskaintzak eta -sustapenak aplikatzeko eskubidea ere.
3.Kuota-aldaketa, bazkide gisa baja ematea bezala, dokumentu honetako “seigarren” ataleko klausulen arabera egin beharko da.
4.Bankuak helbideratutako kuotaren itzulketaren bat egiten badu, ez-ordaintze horren ondorioz sortzen diren itzulketa-gastu eta komisio guztiak bazkidearen kontura izango dira: 3€ ordainagiri bakoitzeko.
5.Fitplacek bazkide bati baja automatikoa eman ahal izango dio zentroan, alderdiek adostutako ordainketa-baldintzak betetzen ez baditu.
HIRUGARRENA. ERANTZUKIZUNAK
1. Segurtasun-arrazoiengatik, Fitplacek eguneko erabilerako armairuak jartzen ditu bazkideen eskura, bertan norberaren gauzak gordetzeko.
2. Armairuen erabilera doakoa da. Giltzarrapoarekin funtzionatzen dute, eta bazkide bakoitzak berea ekarri beharko du. Bazkidea izango da armairuak behar bezala erabiltzeko eta bertan utzitako objektuen erantzulea. Fitplacek ez du inolako erantzukizunik hartuko armairuetan utzitako objektu, arropa, diru edo dokumentazioaren gainean, doloz, zabarkeriaz edo berankortasunez jokatu duela frogatzen ez bada. Armairuak eguneko erabilerarako dira. Haien okupazioa bazkideak instalazioan egun horretan ematen duen denborara mugatzen da, eta denbora hori amaitutakoan libre eta erabilgarri utzi beharko dira. Alokairuko armairuak ere badaude; baldintzak harreran kontsultatu behar dira.
3. Fitplacek ez du inolako erantzukizunik hartuko bazkideek gimnasiora ekarritako objektu, arropa, diru edo dokumentazioaren gainean, doloz, zabarkeriaz edo berankortasunez jokatu duela frogatzen ez bada.
4. Enpresa erantzukizun orotatik salbuetsita geratuko da bazkideek kirol-makineria modu desegokian erabiltzeagatik jasan ditzaketen kalte eta galerei dagokienez, betiere Bazkidearen edo erabiltzailearen dolo edo zabarkeria badago.
5. Erabat debekatuta dago zentroko instalazioen barruan edozein jarduera komertzial edo merkataritzakoa egitea, hala nola entrenamendu pertsonalak, zerbitzuen publizitatea, edozein motatako produktuak edo zerbitzuak saltzea, bai eta gainerako erabiltzaileei farmakoak edo beste edozein motatako substantziak eskaintzea edo banatzea ere, haien izaera edozein dela ere. Era berean, debekatuta dago indarrean dagoen legeriak legez kanpokotzat jo dituen farmakoak eta substantziak erabiltzea zentroko instalazioen barruan. Bazkideak arau hori betetzen ez badu, Fitplacek kontratu hau berehala eta aurretiazko abisurik gabe, eta dagokion agintaritzaren aurrean salaketa aurkeztu ahal izango du. Kasu honetan, Fitplacek kalte-galerengatiko kalte-ordaina eskatzeko eskubidea izango du.
6. Bazkideak eta/edo, hala badagokio, legezko tutoreek, beren erantzukizunpean, adierazten dute bazkideak edo ordezkatzen duten pertsonak Fitplaceren instalazioetan kirola egiteko gaitasun fisikoa duela, eta bere gain hartzen du inguruabar horren ondorioz gerta daitekeen edozein ezusteko, gorabehera, zailtasun, arazo, lesio edo istripuren erantzukizuna, Fitplace erabat eta berariaz salbuetsiz kontzeptu horiengatik izan dezakeen edozein erantzukizunetik.
LAUGARRENA. ERABILERA- ETA FUNTZIONAMENDU-ARAUAK
1. Fitplaceko gimnasioek eta bazkideek duten harremanean araudi orokor bat dago. Dagokion kuota ordaindu duen bazkide orok zerbitzua edo instalazioa erabiltzeko eskubidea izango du, araudi honetan ezarritako baldintzetan. Prezioan sartzen dira jarduera garatzeko beharrezko ekipamenduen erabilera, bai eta aldagelen, komunen eta dutxen erabilera ere. Armairuen itxiera-sistema bazkide bakoitzak ekarritako giltzarrapo propio eta pertsonalaren bidez egingo da.
2. Bazkideek libreki erabili ahal izango dute gimnasioa irekiera-ordutegi osoan. Instalazioak behar bezala erabiltzeko, ezinbestekoa izango da kirolerako arropa eta oinetako egokiak erabiltzea.
3. Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezingo da erre instalazio estali edo estali gabeko edozein gunetan. Erabat debekatuta dago instalazio osoan legez kanpoko drogak edo substantzia dopatzaileak kontsumitzea, bai eta bertan mozkortuta edo edozein substantzia estupefazienteren eraginpean egotea ere.
4. Ezingo da kirol-guneetara, aldageletara edo kirol-zentroetako beste edozein gunetara sartu beirazko, metalezko edo plastikoa edo papera ez den beste edozein materialez egindako ontzi edo edukiontziekin, ezta kaleko oinetakoekin edo kirol-erabilerarako egokiak ez diren oinetakoekin ere.
5. Bazkideak baimena ematen dio Fitplaceri instalazioen eta bertan dauden pertsonen argazkiak eta/edo bideoak egiteko, komunikabideetan zabaltzeko.
6. Zerbitzuaren funtzionamendu egokia ez oztopatzeko, eta segurtasuna eta ongizate komuna zaintzeko, instalazioko langileen eta monitoreen jarraibideak bete beharko dira. Gune bakoitza berariaz dagokion erabilerarako erabili beharko da. Ezingo dira kirol-guneak edo haien elementu osagarriak zikindu, eta bereziki debekatuta dago zentroan jatea. Ezingo da instalazioetan egon itxiera-ordutik aurrera, baimenik izan gabe. Jarrera antihigienikoak edo desegokiak ez izatea gomendatzen da. Ez da hondakinik lurrera bota behar. Paperontziak erabili behar dira. Berariaz debekatuta dago bizarra egiteko edo depilatzeko edozein sistema erabiltzea. Gainerako erabiltzaileen osotasun fisikorako arriskutsuak izan daitezkeen jokabideak ez izatea gomendatzen da.
7. Bazkideren bat kirol-zentroan itxita geratzen bada itxieraren ondoren, laguntza behar izan ala ez, 100€-ko ordainagiria sortuko zaio kudeaketa-gastuengatik, eta zenbateko hori bere kreditu-txartelera kargatuko da.
8. Materiala, ekipamendua eta instalazioak behar bezala erabili beharko dira, eta berariaz debekatuta dago mankuernak, pisuak edo diskoak lurrera botatzea. Horien erabilera desegokiak eragindako edozein kalte hura eragin duen pertsonak ordaindu beharko du. Fitplacek eskubidea izango du bazkide bat kanporatzeko erabilitako materiala modu desegokian erabiltzeagatik edo desordenatuta uzteagatik; kasu horretan, bazkideak instalazioa erabiltzeko eskubidea galduko du, bai eta ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea ere, edozein alditakoa izanik ere. Ariketa amaitzean erabilitako materiala jasotzea eta ordenatzea derrigorrezkoa izango da. Ezingo da materialik aretotik atera baimenik gabe.
9. Oporraldietan —Aste Santuan, udan, hau da, ekainean, uztailean eta abuztuan, Gabonetan, bai eta jaiegunetan ere— ordutegi murriztuak egon ahal izango dira. Aldaketa horiek Zentroko iragarki-taulan adieraziko dira.
10. Ezingo da aretora sartu poltsekin, motxilekin eta antzekoekin. Armairuetan edo aldageletan gorde beharko dira. Zentroko harrerak ez du kontsigna-zerbitzurik eskaintzen. Entrenamenduan zehar toaila erabiltzea derrigorrezkoa da, eta ariketa amaitzean bankuak eta makinak erabilera-egoera ezin hobean utzi beharko dira.
11. Entrenamendu kardiobaskularreko makinak erabiltzeko gehieneko denbora hogeita hamar minutukoa izango da.
12. Une oro jantzita egon beharko da, hau da, ezingo da kamiseta edo beste edozein jantzi kendu. Aretora sartzeko ezinbestekoa izango da kirolerako arropa eta oinetako egokiak erabiltzea. Ezingo da txankletekin edo oinutsik sartu. Programa berezietara sartzeko arau espezifikoak ezarri ahal izango dira, hala nola “entrenamendu pertsonaletarako”.
13. Bazkideak ezingo ditu instalazioak erabili bere ardurapean dagoen adingabe batekin edo mendeko pertsona batekin, pertsona horrek bazkide izaerarik ez badu.
BOSGARRENA. DATU PERTSONALEN BABESA
EIBAR SPORT SOLUTIONS SLk, IFK B71541015 duena, konpromisoa hartzen du datu pertsonal guztiak erabateko konfidentzialtasunez tratatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean, EB 2016/679 Erregelamenduan (DBEO/RGPD), eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DPBEDBLO/LOPDGDD) ezarritakoaren arabera.
Bazkideak baimena ematen dio EIBAR SPORT SOLUTIONS SLri, IFK B71541015 duena, bere datu pertsonalak tratatzeko, eta baimen hori modu espresuan, zehatzean, zalantzarik gabe eta informatuan ematen du. DBEOren 13. eta 14. artikuluetan eta DPBEDBLOren 11. artikuluan xedatutakoa betez, honako datu hauek jakinarazten dira:
Tratamenduaren arduraduna: EIBAR SPORT SOLUTIONS SL, IFK B71541015 duena, egoitza soziala C/ ARROBIA 3, LOCAL 8, 31180, ZIZUR MAYOR (NAFARROA) helbidean duena, telefonoa: 627083173, emaila: eibar@fitplace.fit.
Tratamenduaren xedea: Datuak honako hauetarako erabiliko dira: kuotaren eta zerbitzuen kontratu- eta administrazio-kudeaketa egiteko; eskaintzak eta sustapenak bidaltzeko, aldez aurreko baimenarekin; eta irudiak hartzeko sare sozialetan eta komunikabideetan zabaltzeko, aldez aurreko baimenarekin.
Kontserbazioa: Emandako datu pertsonalak interesdunak ezabatzea eskatu arte gordeko dira, bai eta legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.
Hartzaileak: Fitplace Taldeko gainerako enpresak eta, hala badagokio, laguntzaileak eta zerbitzu-emaileak.
Legitimazioa: Tratamendua kontratuaren gauzatzean, erabilera espezifikoetarako emandako baimenean eta legezko betebeharrak betetzean oinarritzen da.
Eskubideak: Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen gainean honako eskubide hauek egikaritzeko aukera duzula, gure egoitza fiskalera edo posta elektronikoaren bidez zuzenduta; horretarako, behar bezala identifikatu beharko zara eta argi eta garbi adierazi beharko duzu zein eskubide egikaritu nahi
duzun: sarbide-eskubidea, zuzentzeko eskubidea, ezabatzeko edo ahaztua izateko eskubidea, mugatzeko eskubidea, aurka egiteko eskubidea, eramangarritasun-eskubidea eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea. Halaber, emandako baimena kendu ahal izango duzu.
Gainera, Datuen Babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunera jo ahal izango duzu informazio gehigarria lortzeko edo erreklamazio bat aurkezteko.
Irudiak: Norberaren irudirako eskubidea Konstituzioaren 18.1 artikuluan aitortuta dago, eta ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Legeak arautzen du. EIBAR SPORT SOLUTIONS SLri, IFK B71541015 duena, irudiak argitaratzeko baimena ematen badiozu, baimen hori modu espresuan eta zalantzarik gabe, libreki, borondatez, doan eta denbora- edo lurralde-mugarik gabe ematen duzu. Baimen horrek, gainera, izena eta abizenak argitaratzeko baimena ere barne hartzen du, edozein euskarri edo formatutan zabaltzeko edo merkataritza-ustiapenerako —intraneta, webgunea, komunikazio komertzial elektronikoak, aldizkariak, sare sozialak, komunikabideak eta abar—, bai eta erreprodukzio, erakusketa eta komunikazio publikorako ere, formatu fotografikoan, telebistan, bideoan, inprimatuta, Interneten eta/edo sare sozialetan. EIBAR SPORT SOLUTIONS SLk, IFK B71541015 duena, edo hark eskuordetutako beste enpresa batek irudiak edo bideoak hartzea, kamerak edo bideokamerak erabilita eta pertsona argi identifikagarria denean, EIBAR SPORT SOLUTIONS SLk, IFK B71541015 duena, garatutako jardueren multzora mugatuko da. Enpresa horrek konpromisoa hartzen du une oro beharrezko segurtasun-neurriak hartzeko, irudietarako baimenik gabeko sarbidea, lagapena edo erabilera saihesteko.
Jakinarazten dizugu zure datuak tratamendu batean sartuko direla, eta tratamendu horren titularra tratamenduaren arduraduna dela.
Informazio gehigarria: Informazio gehigarria gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu: https://fitplace.fit/eibar/eu/pribatutasun-politika/
SEIGARRENA. KONTRATUA SUNTSIARAZTEA, KIROL-ZENTROKO BAJA
1.Bazkideak dokumentu honetan jasotako arau edo betebeharretako edozein betetzen ez badu, Fitplacek ahalmena izango du kontratu hau berehala suntsiarazteko, interesdunari aldez aurretik errekerimendurik edo entzunaldirik egin beharrik gabe. Kasu horretan, bazkideari instalazioetara sartzea eragotziko zaio, hartutako kontratu-suntsiarazpenaren berri eman ondoren.
2.Bazkideak Zentroari jakinarazi beharko dio sinatutako kontratuan atzera egiteko nahia, izena eman duen zentroko harreran. Kasu horretan, atzera egiten duen bazkideak ordaindutako diru-kopurua ez du kirol-zentroko erakunde kudeatzaileak itzuliko.
3.Baja eman edo tarifan aldaketaren bat eskatu nahi duen bazkide orok zentrora jo beharko du jarraian adierazitako epeetan, aukeratutako kontratazio-aldiaren arabera, eta harreran emandako dokumentu bat bertan bete beharko du, baja edo tarifa-aldaketa eskaria berresteko. Izapide hori derrigorrez egin beharko da jendaurreko arreta-ordutegian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, zentroak jaiegun gisa adierazitako egunak, larunbatak eta igandeak alde batera utzita. Betiere Fitplacek lanegun gisa adierazitako egunetan. Bajak ezin dira posta elektronikoz edo telefonoz egin; aurrez aurre egin behar dira.
AUKERATUTAKO KUOTA: FLEX KUOTA | 4 ASTEAN BEHINGO BERRITZEA
4. 4 astean behin berritzen diren FLEX kuotetako bajak aurrez aurre izapidetu beharko dira bezeroarentzako arreta-ordutegian:
– Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Ezinezkoa da baja posta elektronikoz edo telefonoz izapidetzea.
5. Bazkideak edozein unetan eska dezake kontratua suntsiaraztea, kontratatutako aldiko azken 5 egunetan izan ezik. Eskaera beti lanegunetan egin beharko da, larunbatak, igandeak eta Fitplacek bere jaiegunen egutegian jaiegun gisa adierazitako egun guztiak kanpo utzita. Egutegi hori kirol-zentroko harreran eskatu ahal izango da.
6. Baja egin ondoren, kirol-zentroko erakunde kudeatzaileak bazkidearen inskripzioa baja emango du, indarrean dagoen kontratazio-aldia amaitzen den egunetik aurrerako ondorioekin.
AUKERATUTAKO KUOTA: PRO KUOTA | 12 ASTEAN BEHINGO BERRITZEA
7. 12 astean behin berritzen diren PRO kuotetako bajak aurrez aurre izapidetu beharko dira bezeroarentzako arreta-ordutegian:
– Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Ezinezkoa da baja posta elektronikoz edo telefonoz izapidetzea.
8. Bazkideak edozein unetan eska dezake kontratua suntsiaraztea, kontratatutako aldiko azken 5 egunetan izan ezik. Eskaera beti lanegunetan egin beharko da, larunbatak, igandeak eta Fitplacek bere jaiegunen egutegian jaiegun gisa adierazitako egun guztiak kanpo utzita. Egutegi hori kirol-zentroko harreran eskatu ahal izango da.
9. Baja egin ondoren, kirol-zentroko erakunde kudeatzaileak bazkidearen inskripzioa baja emango du, indarrean dagoen kontratazio-aldia amaitzen den egunetik aurrerako ondorioekin.
AUKERATUTAKO KUOTA: PRO KUOTA | 52 ASTEAN BEHINGO BERRITZEA
10. 52 astean behin berritzen diren PRO kuotetako bajak aurrez aurre izapidetu beharko dira bezeroarentzako arreta-ordutegian:
– Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Ezinezkoa da baja posta elektronikoz edo telefonoz izapidetzea.
11. Bazkideak edozein unetan eska dezake kontratua suntsiaraztea, kontratatutako aldiko azken 5 egunetan izan ezik. Eskaera beti lanegunetan egin beharko da, larunbatak, igandeak eta Fitplacek bere jaiegunen egutegian jaiegun gisa adierazitako egun guztiak kanpo utzita. Egutegi hori kirol-zentroko harreran eskatu ahal izango da.
12. Baja egin ondoren, kirol-zentroko erakunde kudeatzaileak bazkidearen inskripzioa baja emango du, indarrean dagoen kontratazio-aldia amaitzen den egunetik aurrerako ondorioekin.
ZAZPIGARRENA. GATAZKAK EBAZTEA
1. Kontratu honetan xedatutakoaren ondorioz edo haren betearazpenetik eratorrita sor daitekeen edozein desadostasun, eztabaida edo auzi indarrean dagoen legeriaren arabera ezarritako Epaitegi eta Auzitegiek ebatziko dute.
